Garamendi Anaiek baserria, familia, lana eta xarma handirik gabeko bizitza alde batera utzi ta beraien ametsa, abentura eta empresa egitasmo barrian murgildu dira. Ekonomia globalaren merkatuan aurkitutako hutsune bat betetzeko asmoz. Oilasko erretegi mugikorra!! Beraien furgoneta erretegi mugikor bilakatu eta plazaz-plaza oilaskoak saltzeko "Oilaskotxea, kentzeko gosea!!" lelopean edozer gauza egiteko prest daude.
Arazo bakarra dago, jateko ez bada, sekulan ez dira sukalde batean sartu. Ziztu bizian oilasko erretegi mugikorrean bihurtzen den furgoneta arrunt baten laguntzaz bi pertsonaia hauek istorio eta gertaera ezberdinak sortzen dituzte, klown-a oinarri duen ikuskizun honetan, malabareak istorioaren parte bihurtuz, erretegi batean aurki daitezken eguneroko objetu eta lehengaiekin jolas interesgarriak eraikiz.